2015-2016 BABESLEAK

2015-2016 BABESLEAK
Eskerrik Asko!!!

miércoles, 31 de enero de 2018

ELKARRIZKETA: OIANE MARDARAS

ELKARRIZKETA:

Oiane Mardaras (Bakio, 1991) emakumezko taldearen “pibot”a da. Gainera, herriko dantza elkarteko (Itsas Alde) dantzaria. 


____________________________________________________________________



____________________________________________________________________
·                    TEKNIKA:




o   Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?

Orokorrean kirola egitea gustatzen zait eta taldeko kirolak gehien. 

o   Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?


Alde onei dagokienez ekipoan sortzen den giroa batez ere. Zerbait txarra esan beharko banu, lesionatzeko arriskua izango litzateke. Momentuz ez dut lesiorik izan eta espero horrela jarraitzea.

o   Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?

Orokorrean ez dugu erritualetarako denborarik izaten guztion piercingnak azken orduan kentzeko mania daukagu eta.

o   Zer garrantzia emango zenioke teknikari?



·                    TAKTIKA:



o   Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?


Oso garrantzitsua da taldean jokatzea eta gogotsu aritzea. Denbora gutxian partiduak buelta eman dezake eta bakoitzak taldekidearengatik 100%a ematea oinarrizkoa da.

o   Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?

Nik pibot bezala jokatzen dut. Nahiz eta posizio nekagarriena izan, komodoen nagoen tokia da. 

o   Zer garrantzia emango zenioke taktikari?

Taktika ezinbestekoa da baina baita ekipoko partaide guztiekin ulertzea eta gogotsu aritzea.


·                    TALDE LANA:


o   Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?  

Lehengo partiduan gogoratzen dudan bakarra neukan urduritasuna da. Zelaian oso galduta sentitu nintzen baina era berean pozik, jokatzeko gogo handiak nituelako.

o   Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?


Une oso onak gogoratzen ditut Ibon “Peski” entrenatzaile moduan izan genuenean. Ni futbolean hasiberria nintzen (txikitatik saskibaloiera jokatu dut) eta berarekin asko ikasi nuen. Barregarria zen berak partiduetan bankilotik nora pasatu behar genuen esaten zizkigun geure izenak garrasika.

o   Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?


Orokorrean gauza onak ekarrri dizkidale esan dezaket. Kirolarekin jarraitzea, laguntasuna eta nola ez ekipoko afari eta juergak! XD
________
_____________________________________________________________



_____________________________________________________________________

·                    URRUNKETA:



o   Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?

Joanita!!!Zeure txanda

o   Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?
Nesken taldeari dagokionez fitxaje berriak behar ditugu dudarik gabe. Aurten kostatu zaigu ekipoa ateratzea eta hurrengo urtera begira ea gazteria animatzen den.



No hay comentarios:

Publicar un comentario