2015-2016 BABESLEAK

2015-2016 BABESLEAK
Eskerrik Asko!!!

jueves, 11 de enero de 2018

ELKARRIZKETA: HODEIA MENTXAKATORRE CARRO.

ELKARRIZKETA:
Hodeia Mentxakatorre  (Bilbo, 1993) emakumezko taldean jokalaria eta kapitaina.

____________________________________________________________________



____________________________________________________________________
·                    TEKNIKA:




o   Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?
Orokorrean, kirola egitea. Lana aurkitzea gustatuko litzaidake jajajajja

o   Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?
Alderdi onei dagokionez, laguntasuna izango litzateke aipatzekoa. Eta alderdi txarrei dagokionez, edozein kirolean bezala, suertatzen diren lesioak.

o   Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?
Erritualak? Ez. Baino izan genuen entrenadore batek beti esaten zigun partiduetara heldu baino lehen hiru gauza egin behar genituela, eta horietako bi beintzat beti egiten ditut… jajajajja

o   Zer garrantzia emango zenioke teknikari?
Teknikak gogo barik ez du inolako baliorik. Zelaian dena ematen duen pertsona bat nahiago dut nik, naiz eta teknika arloan ez oso ona izan.


·                    TAKTIKA:



o   Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?
Dena talde osoarekin (5) egin behar dela.

o   Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?
Normalean ala izaten naiz, ordea askotan “cierre” modura ere jolasten dut. Pibotaren laguntzarekin erditik baloirik sar ez daitezen eta nire “cierreari” laguntzea aurkarietako bat jaustekotan dut helburu.


·                    TALDE LANA:


o   Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?  
Nire taldekide guztiek sentitu zutena espero dut sentitu izana. Bakio bezalako herri txiki baten areto futboleko talde bat sortzea lortu zen, apur batzuen lanari esker. Entrenatzen 14 urterekin hasi nintzen eta  urte bat entrenatzen egon ondoren, federatu ginen. Oso esperientzia ona izan zen, naiz eta taldekideen artean adin kontua oso nabarmena izan.  

o   Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?
Jajajja gogoratzen dut federatu baino lehen partidu amistoso bat jolastu genuela Zamudion kontra. Zelaira heldu ginenean, saskibaloiko kanastak behean zeuden eta taldekide guztiak hasi ginen baloiak kanastara botatzen. Momentu horretan aurkarien entrenadorea etorri eta areto futbola zela bagenekien galdetu zigun.

o   Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?
Txarrei dagokionez, izan ditudan lesio guztiak. Eta onei dagokionez, ezagutu ditudan pertsonak (entrenadore, jokalari…)
_____________________________________________________________________



_____________________________________________________________________

·                    URRUNKETA:



o   Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?

Aitziber Biritxinagari.

o   Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?
Hori Borges eta Gorrotxari usten diet.



No hay comentarios:

Publicar un comentario