2015-2016 BABESLEAK

2015-2016 BABESLEAK
Eskerrik Asko!!!

lunes, 15 de enero de 2018

ELKARRIZKETA: AITZIBER BIRITXINAGA RENTERIA

ELKARRIZKETA:

·        Aitziber Biritxinaga Renteria ( Bakio, 1992) emakumezko taldearen jokalari oiha.



____________________________________________________________________



____________________________________________________________________
·                    TEKNIKA:




o   Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?


   Kirola egitea gustoko dut eta profesionalki osasun zailean lan egitea.

o   Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?

  Momentu txarrak lesioak dira eta onak kideen eta entrenatzaileen laguntasuna eta konfiantza.

o   Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?

   Arnasa sakon hartu eta hamar arte zenbatzen nuen zelaira irten aurretik.

o   Zer garrantzia emango zenioke teknikari?

Futbolean teknikak garrantzi handia du, baloia menperatzea beharrezkoa da. 

·                    TAKTIKA:



o   Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?

   Partidu bakoitza mundu bat dela eta  beti ere lagun artean gozatzen jakin behar dela.

o   Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?


   " Cierre" bezala jolasten nuen. Betebehar asko dauden arren, atezainari laguntzea azpimarratuko nuke.

·                    TALDE LANA:


o   Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?  

Urduritasuna zen nagusi partidu artan, jente asko hurbildu zena.

o   Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?

Bada bat gogoan dudana! Jajaja "espinillerak"ahaztu nituenekoa. Txankletak jarri behar izan nituen. A ze lotsa! Arbitroa ez zen enteratu ere egin.

o   Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?

Txarrak, batez ere, jasan behar izan ditudan lesioak eta eta gauza onei dagokionez, ezagutu ditudan pertsonez gain futbolaz gozatu ditudan momentu guztiak.
_______________________________________________



_____________________________________________________________________

·                    URRUNKETA:



o   Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?

Claritari.

o   Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?

Hobetu ez dakit baina talde lanean jarraitu behar dela



No hay comentarios:

Publicar un comentario