ELKARRIZKETA: Clara Naberán Gimeno (1993), jokalari ohia eta medikuntzako ikaslea.
____________________________________________________________________
· TEKNIKA:
|
o Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?
Ni kirolari amorratua naiz, izugarri gustatzen zait kirola egitea. Futbolean murgildu baino lehen, ikastolako eskubaloi taldean nengoen. Baina gehien gustatzen zaidan kirola SURFA da, nire benetako pasioa.
o Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?
Txarrak, ez daude asko, aipatu dezakedan bakarra
lesioen kontua izango litzateke. kirola egiteak badauka ere bere arriskuak ja ja.
Eta onak, nola ez, talde batean jolasteak
herriko jende gehiagorekin erlazionatzea dakartza eta horrela lagun
gehiago egitea. Taldeko kiroletan hori da onena, azken finean lagunekin
jolasten amaitzen duzu.
o Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?
Ez, ez
daukat mania edo erritual arrarorik. Beti gogoekin eta motibatua kantxara atera.
o Zer garrantzia emango zenioke teknikari?
Teknika oso garrantzitsua da kirol guztietan, baina ez da eduki behar den
gauza bakarra. Burua ere oso inportantea da , presioa bizi izan ohi dugun
momentuetan burua hotz eta bihotza bero erabaki onenak hartu ditzagun. Horregatik
niretzat garrantzitsuena gogoak dira, kontzentratua egotea eta irabazi nahi
izatea.
· TAKTIKA:
|
o Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?
Azken
momenturarte gogoz borrokatu behar dela futbol zelaian, azkeneko minutuan
egoera aldatu daiteke eta. Bizitzan bezala, zelaian ez dugu amorerik eman
behar!
o Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?
Normalean
bandan jokatzen nuen, edo zierre bezala, baina egia esanda posizio guztietan
jolastu egin dut. Atezainak lesionatuta zeudenean ni neu jartzen nintzen
porterian arazo barik, 4x4 bat naiz! jaja
· TALDE LANA:
|
|
o Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?
Izugarri alaitu ninduen nesken talde bat sortzea
Bakion. Futbitora jokatzea ez zegoen nire planen artean orduan, baina azken
finean neska kirolariak elkartzea ekartzen zuen edozein ekintza positiboa
izango zen herrirako eta guretzako, eta benetako kuadrilla sortu genuen!
Gure lehenengo amistosoan atezaina bezala jarri
nintzen eta gol bat sartu nion neure buruari.Apuntando maneras!
o Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?
Kore eta Unai Uriarte pertsona bera zirela
konturatu nintzen eguna. Aupa Unai!
o Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?
Aipatutakoak, alde batetik sortu dugun familia
handia, eta alde txarrak lesioak dira, kirol guztietan bezala.
_____________________________________________________________________
_____________________________________________________________________
_____________________________________________________________________
_____________________________________________________________________
· URRUNKETA:
|
|
o Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?
Oixari!
o Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?
Mmmm…kalimotxo
gehiagorekin!!Aupa atxurre!!
No hay comentarios:
Publicar un comentario