ELKARRIZKETA:
Joana Guarrotxena (Mungia,1992) emakumezko
taldean jokalaria eta Santanderren Portu, Ubide eta Bideetako ingenieritza
masterra ikasten
____________________________________________________________________
· TEKNIKA:
|
o Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?
Dantzan egitea ere gustatzen zait, adibidez pasa den
urtean klakea ikasten egon nintzen.
Beste hainbat
kirol ere gustoko ditut, adibidez frontoian palara jokatzea.
o Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?
Alderdi onenetarikoa taldeko kirola dela izan
daiteke, hau da futboleko taldea ere, lagun koadrila bilakatu ahal dela.
Txarrenetarikoa
asteburuetan ezin dituzula nahi beste planik egin, adibidez bidaiak.
o Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?
Orain arte ez
dut inolako erritualik izan, baina aurten, taldeko jokalari batek gominolak
ekarten hasi zen partiduetara eta emaitza onak izan genituela suertatu zen,
hori dela eta ohitura horrekin jarraitu dogu hurrengoetan ere.
o Zer garrantzia emango zenioke teknikari?
· TAKTIKA:
|
o Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?
Aipatu dudan
bezala, taldeko kirola dela, eta baita ere taldean lan egiten ikasten dozula,
askotan besteen laguntza izanez edo batzutan bestei laguntza eskainiz.
o Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?
Gehienetan
atzelaria naiz, batez ere taldea gidatzea, hau da, jokalari bakoitzari
momenturo eginbeharrekoa (posizionamendua) esatea, betiere, zeozer txarto
posizionatuta badaude.
o
Zer
garrantzia emango zenioke taktikari?
Taktika ezinbestekoa da talde guztiaren lana bat
etortzeko eta taldean jokatzeko, bestela, ez lirateke garrantzitsuak izango
entrenamenduak.
Gainera talde
bakoitzaren ezaugarriei eta helburuei adosteko beharrezkoa da taktika egokia
izatea.
· TALDE LANA:
|
|
o Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?
Nahiko larri egon nintzen lehenengo
partiduan eta nahiko galduta sentitu nintzen, nahiz eta, lehenago lau urtez futbolean
jokatzen egon.
Baina taldearekin osos gustura sentitu
nintzen.
o Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?
Partidu
batean jokalari bati espinilerak ahaztu zitzaizkion eta txankletak jarri zituen
galtzerdien azpitik jokatu ahal izateko, taldeak jakinda, farre nahiko egin
genuen.
o Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?
Txarrenetarikoa bidai gitxi egin ahal izan ditudala
urtean zehar, ia asteburu guztietan partidua izan dugulako.
Onak beste
hainbat, lagunak egin ditudala, kirola egiten dudala, taldean lan egiten ikasi
dudala, hainbat ekitaldi kudeatzen ikasi dodala, etabar.
__________________________________________________________________
_____________________________________________________________________
_____________________________________________________________________
· URRUNKETA:
|
|
o Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?
Saio Latxagari "incombustibleari".
o Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?
Ez dago askorik hobetzeko, emaitzen aldetik nahiko
ondo doa gauza eta taldean giro ezin hobea dago.
Hobetzeko
gauza bakarra, neska gehiago jokatzera animatzea lortzea.
No hay comentarios:
Publicar un comentario