2015-2016 BABESLEAK

2015-2016 BABESLEAK
Eskerrik Asko!!!

miércoles, 28 de febrero de 2018

ELKARRIZKETA: MAITE JAIO

ELKARRIZKETA:

Maite Jaio (Bermeo 1984). Emakumezko taldean jokatu dau bi urtetan.  



______________________________________________________________


____________________________________________________________________
·                    TEKNIKA:




o   Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?

 Kirola egitea batez ere, bizikletan ibili, korrikan egin …

o   Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?

Onak: jentea ezagutu, lagunak egin, taldean jokatu eta denen artean helburu bardinak bilatu. Txarrak: asteburuetan denpora asko kentzen dizu, Batez ere ia naguasiago zarenean eta lanean bazagoz . Hala ere, alde positiboa da gehien baloratzen dodana. 

o   Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?

EZ




·                    TAKTIKA:



o   Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?


   Egin beharreko mugimenduak eta bete beharreko espazioak oinarrizkoak dira, beraz kirol oso taktikoa da.

o   Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?

 Ala postuan. Abiadura  euki eta atakatu zein defenditu oso arin, denpora guztian. 



o 
 Zer garrantzia emango zenioke taktikari? 

Lehen esan bezala, garrantzi handikoa. 

·                    TALDE LANA:


o   Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?  

Urduritasuna, eta oso galduta zelaitik mugitzerakoan. 

o   Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?

Generalean une onak gogoratzen dodaz, disfrutatu eta barre batzuk bota, kirola egiten neban bitartean. 

o   Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?

Jendea ezagutu, lagunak egin, eta emakumezko futbolean taldean jolastu, ze ordurarte ez dut aukerarik izan. Pena da,  Atxurreko nesken taldea zegoala arinago ez jakin izatea, Ze arinago hasiko nintzan jolasten. 
_____________________________________________________________________


_____________________________________________________________________

·                    URRUNKETA:



o   Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?

Eztizeni.

o   Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?

Nire ustez, gauzak nahiko ondo egiten dira, partiduetaz aparte, ekintzak ere antolatzen dira, giroa eta ambientea bultzatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario