ELKARRIZKETA:
Saioa Latxaga ( Mungia, 1979 ). Atxurreko emakume taldearen jokalari ohia eta nork daki etorkizunean….
____________________________________________________________________
· TEKNIKA:
|
o Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?
Orokorrean….Bizi!!
o Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?
Txarrak lesioak, eta onak, kirol bizia eta taldekoa dela.
o Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?
Erritual berezirik ez...lesioen ondoriak bakarrik ( bendajeak )
· TAKTIKA:
|
o Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?
5 jokalarietatik, bostak direla garrantzitsuak
o Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?
“Cierre” moduan jolasten dut gehienetan. Jokalari defensiboena da. Bere betebehar nagusiena aurkariaren erasoa lotzea da. Eta atezainarekin batera gehien hitz egiten eta agintzen duen jokalaria izaten da.
Nire esperientziaren arabera, ni teknikoki ez naz ezer, baie gogoakaz eta jarreragaz
ere partid onak egin leikez. La ley de la ap y la ac. Biak batera doaz. Jarrera eta gaitasuna
Nire esperientziaren arabera, ni teknikoki ez naz ezer, baie gogoakaz eta jarreragaz
ere partid onak egin leikez. La ley de la ap y la ac. Biak batera doaz. Jarrera eta gaitasuna
· TALDE LANA:
|
|
o Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?
Nire lehen partida Atxurrekin, oso garrantzitsua izen zan, ama izan eta gero bueltatu nintzen kantxara. Taldekide barriekaz baie betiko taldekide baten moduen sentituz. Urduritasun eta emozioz betetako partidua.
o Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?
Jajaja Bai. Gazteizen jolasten genuen eta aldagelatan egonda zapatillak etxean utzi nituela konturatu nintzen. Kaotiko!!!! Bueno ba, Nerea Garaik, momentu hartako atezainak, beran zapatillak utzi zizkidan. Partidua galdu ein genuen, baina ez zan izan galdutako gauza bakarra, nire behatzak ere desagertu ziren, Neren zapatillak nireak baino 2 talla txikiagoak ziren eta!!!!
o Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?
Txarrak, argi dago lesioak direla, eta onak, ezagututako gendea
_____________________________________________________________________
_____________________________________________________________________
_____________________________________________________________________
· URRUNKETA:
|
|
o Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?
Ama berri izan den Maiteri.
o Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?
Beharbada ez dago gure esku 100%, baie hau ez galtzea, bai kluba, bai gogoak eta baita atzean dagoen gende guztia ( afizioa batez be !!!) Aupa Atxurre !!💪
No hay comentarios:
Publicar un comentario