ELKARRIZKETA:
Oiane Mardaras (Bakio, 1991) emakumezko taldearen
“pibot”a da. Gainera, herriko dantza elkarteko (Itsas Alde) dantzaria.
____________________________________________________________________
· TEKNIKA:
|
o Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?
Orokorrean kirola egitea gustatzen
zait eta taldeko kirolak gehien.
o Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?
Alde onei dagokienez ekipoan sortzen
den giroa batez ere. Zerbait txarra esan beharko banu, lesionatzeko arriskua izango
litzateke. Momentuz ez dut lesiorik izan eta espero horrela jarraitzea.
o Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?
Orokorrean ez dugu erritualetarako
denborarik izaten guztion piercingnak azken orduan kentzeko mania daukagu eta.
o Zer garrantzia emango zenioke teknikari?
· TAKTIKA:
|
o Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?
Oso garrantzitsua da taldean jokatzea
eta gogotsu aritzea. Denbora gutxian partiduak buelta eman dezake eta bakoitzak
taldekidearengatik 100%a ematea oinarrizkoa da.
o Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?
Nik pibot bezala jokatzen dut. Nahiz
eta posizio nekagarriena izan, komodoen nagoen tokia da.
o Zer garrantzia emango zenioke taktikari?
Taktika ezinbestekoa da baina baita
ekipoko partaide guztiekin ulertzea eta gogotsu aritzea.
· TALDE LANA:
|
|
o Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?
Lehengo partiduan gogoratzen dudan bakarra neukan urduritasuna
da. Zelaian oso galduta sentitu nintzen baina era berean pozik, jokatzeko gogo
handiak nituelako.
o Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?
Une oso onak gogoratzen ditut Ibon “Peski”
entrenatzaile moduan izan genuenean. Ni futbolean hasiberria nintzen (txikitatik
saskibaloiera jokatu dut) eta berarekin asko ikasi nuen. Barregarria zen berak partiduetan
bankilotik nora pasatu behar genuen esaten zizkigun geure izenak garrasika.
o Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?
Orokorrean gauza onak ekarrri
dizkidale esan dezaket. Kirolarekin jarraitzea, laguntasuna eta nola ez ekipoko
afari eta juergak! XD
_____________________________________________________________________
_____________________________________________________________________
· URRUNKETA:
|
|
o Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?
Joanita!!!Zeure txanda
o Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?
Nesken taldeari dagokionez fitxaje
berriak behar ditugu dudarik gabe. Aurten kostatu zaigu ekipoa ateratzea eta hurrengo
urtera begira ea gazteria animatzen den.