2015-2016 BABESLEAK

2015-2016 BABESLEAK
Eskerrik Asko!!!

miércoles, 28 de febrero de 2018

ELKARRIZKETA: MAITE JAIO

ELKARRIZKETA:

Maite Jaio (Bermeo 1984). Emakumezko taldean jokatu dau bi urtetan.  



______________________________________________________________


____________________________________________________________________
·                    TEKNIKA:




o   Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?

 Kirola egitea batez ere, bizikletan ibili, korrikan egin …

o   Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?

Onak: jentea ezagutu, lagunak egin, taldean jokatu eta denen artean helburu bardinak bilatu. Txarrak: asteburuetan denpora asko kentzen dizu, Batez ere ia naguasiago zarenean eta lanean bazagoz . Hala ere, alde positiboa da gehien baloratzen dodana. 

o   Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?

EZ




·                    TAKTIKA:



o   Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?


   Egin beharreko mugimenduak eta bete beharreko espazioak oinarrizkoak dira, beraz kirol oso taktikoa da.

o   Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?

 Ala postuan. Abiadura  euki eta atakatu zein defenditu oso arin, denpora guztian. 



o 
 Zer garrantzia emango zenioke taktikari? 

Lehen esan bezala, garrantzi handikoa. 

·                    TALDE LANA:


o   Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?  

Urduritasuna, eta oso galduta zelaitik mugitzerakoan. 

o   Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?

Generalean une onak gogoratzen dodaz, disfrutatu eta barre batzuk bota, kirola egiten neban bitartean. 

o   Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?

Jendea ezagutu, lagunak egin, eta emakumezko futbolean taldean jolastu, ze ordurarte ez dut aukerarik izan. Pena da,  Atxurreko nesken taldea zegoala arinago ez jakin izatea, Ze arinago hasiko nintzan jolasten. 
_____________________________________________________________________


_____________________________________________________________________

·                    URRUNKETA:



o   Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?

Eztizeni.

o   Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?

Nire ustez, gauzak nahiko ondo egiten dira, partiduetaz aparte, ekintzak ere antolatzen dira, giroa eta ambientea bultzatuz.

martes, 20 de febrero de 2018

ELKARRIZKETA: SAIOA LATXAGA

ELKARRIZKETA:

Saioa Latxaga ( Mungia, 1979 ). Atxurreko emakume taldearen jokalari ohia eta nork daki etorkizunean….


______________________________________________________________



____________________________________________________________________
·                    TEKNIKA:




o   Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?

Orokorrean….Bizi!!

o   Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?

Txarrak lesioak, eta onak, kirol bizia eta taldekoa dela.

o   Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?

Erritual berezirik ez...lesioen ondoriak bakarrik ( bendajeak )




·                    TAKTIKA:



o   Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?

5 jokalarietatik, bostak direla garrantzitsuak

o   Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?

“Cierre” moduan jolasten dut gehienetan. Jokalari defensiboena da. Bere betebehar nagusiena aurkariaren erasoa lotzea da. Eta atezainarekin batera gehien hitz egiten eta agintzen duen jokalaria izaten da.

Nire esperientziaren arabera, ni teknikoki ez naz ezer, baie gogoakaz eta jarreragaz
ere partid onak egin leikez. La ley de la ap y la ac. Biak batera doaz. Jarrera eta gaitasuna

·                    TALDE LANA:


o   Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?  

Nire lehen partida Atxurrekin, oso garrantzitsua izen zan, ama izan eta gero bueltatu nintzen kantxara. Taldekide barriekaz baie betiko taldekide baten moduen sentituz. Urduritasun eta emozioz betetako partidua.

o   Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?

Jajaja Bai. Gazteizen jolasten genuen eta aldagelatan egonda zapatillak etxean utzi nituela konturatu nintzen. Kaotiko!!!! Bueno ba, Nerea Garaik, momentu hartako atezainak, beran zapatillak utzi zizkidan. Partidua galdu ein genuen, baina ez zan izan galdutako gauza bakarra, nire behatzak ere desagertu ziren, Neren zapatillak nireak baino 2 talla txikiagoak ziren eta!!!!

o   Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?

Txarrak, argi dago lesioak direla, eta onak, ezagututako gendea
_____________________________________________________________________



_____________________________________________________________________

·                    URRUNKETA:



o   Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?

Ama berri izan den Maiteri.

o   Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?

Beharbada ez dago gure esku 100%, baie hau ez galtzea, bai kluba, bai gogoak eta baita atzean dagoen gende guztia ( afizioa batez be !!!) Aupa Atxurre !!💪


miércoles, 7 de febrero de 2018

ELKARRIZKETA: JOANA GUARROTXENA

ELKARRIZKETA:

Joana Guarrotxena (Mungia,1992) emakumezko taldean jokalaria eta Santanderren Portu, Ubide eta Bideetako ingenieritza masterra ikasten

La imagen puede contener: 2 personas, personas sonriendo


_______________________________________________________________



____________________________________________________________________
·                    TEKNIKA:




o   Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?

Dantzan egitea ere gustatzen zait, adibidez pasa den urtean klakea ikasten egon nintzen.

Beste hainbat kirol ere gustoko ditut, adibidez frontoian palara jokatzea.

o   Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?

Alderdi onenetarikoa taldeko kirola dela izan daiteke, hau da futboleko taldea ere, lagun koadrila bilakatu ahal dela.

Txarrenetarikoa asteburuetan ezin dituzula nahi beste planik egin, adibidez bidaiak.

o   Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?


Orain arte ez dut inolako erritualik izan, baina aurten, taldeko jokalari batek gominolak ekarten hasi zen partiduetara eta emaitza onak izan genituela suertatu zen, hori dela eta ohitura horrekin jarraitu dogu hurrengoetan ere.

o   Zer garrantzia emango zenioke teknikari?



·                    TAKTIKA:



o   Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?

Aipatu dudan bezala, taldeko kirola dela, eta baita ere taldean lan egiten ikasten dozula, askotan besteen laguntza izanez edo batzutan bestei laguntza eskainiz.

o   Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?

Gehienetan atzelaria naiz, batez ere taldea gidatzea, hau da, jokalari bakoitzari momenturo eginbeharrekoa (posizionamendua) esatea, betiere, zeozer txarto posizionatuta badaude.


o   Zer garrantzia emango zenioke taktikari?

Taktika ezinbestekoa da talde guztiaren lana bat etortzeko eta taldean jokatzeko, bestela, ez lirateke garrantzitsuak izango entrenamenduak.

Gainera talde bakoitzaren ezaugarriei eta helburuei adosteko beharrezkoa da taktika egokia izatea.

·                    TALDE LANA:


o   Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?  

Nahiko larri egon nintzen lehenengo partiduan eta nahiko galduta sentitu nintzen, nahiz eta, lehenago lau urtez futbolean jokatzen egon.

Baina taldearekin osos gustura sentitu nintzen.

o   Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?


Partidu batean jokalari bati espinilerak ahaztu zitzaizkion eta txankletak jarri zituen galtzerdien azpitik jokatu ahal izateko, taldeak jakinda, farre nahiko egin genuen.

o   Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?

Txarrenetarikoa bidai gitxi egin ahal izan ditudala urtean zehar, ia asteburu guztietan partidua izan dugulako.

Onak beste hainbat, lagunak egin ditudala, kirola egiten dudala, taldean lan egiten ikasi dudala, hainbat ekitaldi kudeatzen ikasi dodala, etabar.
__________________________________________________________________



_____________________________________________________________________

·                    URRUNKETA:



o   Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?

Saio Latxagari "incombustibleari".

o   Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?

Ez dago askorik hobetzeko, emaitzen aldetik nahiko ondo doa gauza eta taldean giro ezin hobea dago.

Hobetzeko gauza bakarra, neska gehiago jokatzera animatzea lortzea.



miércoles, 31 de enero de 2018

ELKARRIZKETA: OIANE MARDARAS

ELKARRIZKETA:

Oiane Mardaras (Bakio, 1991) emakumezko taldearen “pibot”a da. Gainera, herriko dantza elkarteko (Itsas Alde) dantzaria. 


____________________________________________________________________



____________________________________________________________________
·                    TEKNIKA:




o   Areto futbolaz aparte, zer duzu gustuko? Zer izatea gustatuko litzaizuke?

Orokorrean kirola egitea gustatzen zait eta taldeko kirolak gehien. 

o   Areto futbolean, alderdi onak eta txarrak izango dituzu. Zeintzuk dira?


Alde onei dagokienez ekipoan sortzen den giroa batez ere. Zerbait txarra esan beharko banu, lesionatzeko arriskua izango litzateke. Momentuz ez dut lesiorik izan eta espero horrela jarraitzea.

o   Partida hasi aurretik, baduzu erritual berezirik?

Orokorrean ez dugu erritualetarako denborarik izaten guztion piercingnak azken orduan kentzeko mania daukagu eta.

o   Zer garrantzia emango zenioke teknikari?



·                    TAKTIKA:



o   Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik?


Oso garrantzitsua da taldean jokatzea eta gogotsu aritzea. Denbora gutxian partiduak buelta eman dezake eta bakoitzak taldekidearengatik 100%a ematea oinarrizkoa da.

o   Zein posizioan jokatzen duzu gehienetan? Zer uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?

Nik pibot bezala jokatzen dut. Nahiz eta posizio nekagarriena izan, komodoen nagoen tokia da. 

o   Zer garrantzia emango zenioke taktikari?

Taktika ezinbestekoa da baina baita ekipoko partaide guztiekin ulertzea eta gogotsu aritzea.


·                    TALDE LANA:


o   Zer sentitu zenuen Atxurrekin lehen aldiz jokatzean? Zer gogoratzen duzu partidu hartaz?  

Lehengo partiduan gogoratzen dudan bakarra neukan urduritasuna da. Zelaian oso galduta sentitu nintzen baina era berean pozik, jokatzeko gogo handiak nituelako.

o   Atxurren, anekdota edo une ugari –onak, txarrak, bitxiak- bizi izango zenituen. Kontatuko al zeniguke anekdota bitxi hauetako bat?


Une oso onak gogoratzen ditut Ibon “Peski” entrenatzaile moduan izan genuenean. Ni futbolean hasiberria nintzen (txikitatik saskibaloiera jokatu dut) eta berarekin asko ikasi nuen. Barregarria zen berak partiduetan bankilotik nora pasatu behar genuen esaten zizkigun geure izenak garrasika.

o   Zer gauza on eta txar ekarri dizkizu areto futbolak?


Orokorrean gauza onak ekarrri dizkidale esan dezaket. Kirolarekin jarraitzea, laguntasuna eta nola ez ekipoko afari eta juergak! XD
________
_____________________________________________________________



_____________________________________________________________________

·                    URRUNKETA:



o   Nori egingo diogu hurrengo elkarrizketa?

Joanita!!!Zeure txanda

o   Azkenik, elkarrizketa honi amaiera emateko, ausartuko al zinateke zelan hobetu daiteken Atxurre esatera?
Nesken taldeari dagokionez fitxaje berriak behar ditugu dudarik gabe. Aurten kostatu zaigu ekipoa ateratzea eta hurrengo urtera begira ea gazteria animatzen den.