- Zenbat urtetan jolastu zenuen Atxurren? Noiz?
Atxurren 10 urte emon
nebazan, lehenengo 10 urtiek. Lehenengo gizonezkoen entrenatzaile
modun eta geroago emakumeen entrenatzaile modun.
- Zer azpimarratuko zenuke areto futboletik? Eta Atxurren izandako esperientziaz bai pertsonalki eta baita taldean ere?
Areto futbola kirol
guztiz dinamikoa da, non talde lanak garrantzi haundia hartzen dau.
Nahiz eta futbolarekin antzekotasuna euki, egia esan guztiz
diferenteak dira.
Atxurren partaide
izatean, hainbat esperientzia bizi izan dodaz. Talde moduan, maila
igoerak, jeitsiera, momentu onak, momentu txarrak, nesken taldearen
proiekturen sortzea eta haztea…baina beti ere, TALDE moduan biziz.
Eta pertsonalki, hainbat lagun berri ezagutzea, beran momentuan
eukitako ametsa egi bihurtzen dela ikustea, Atxurren familia hazten
doala ikustea, Bakion emakumeen talde bat entrenetako aukera euki
izana…
Eta garrantzitsuena,
gaur egun oraindik, bai nesken bai mutilen partiduak ikusten noanean,
kriston tentzioaz bizitzen dodazala, oraindik ere taldeko partaidea
nazela sentituz, nahiz eta oin 3 urte itzi. Neutzako, beti esan dot,
Atxurre talde bat baino gehiago dala, pentsatzeko modu bat da,
sentitzeko modu bat.- Zein posiziotan kokatzen zinen gehienbat? Zein uste duzu dela posizio horren gakoa edo betebeharra?
Atxurre taldean
entrenatzailearen lana, normalean, ez da batere erreza izaten.
Entrenatzaile lana egin dogunok, herrikoak gara, eta hainbat lagun
euki izan doguz taldean jolasten. Eta askotan, erabakiak hartu behar
izan doguz, izaten dabez eta izango dabez, jakinda lagun baten kontra
egin ahal dozula. Baina, beti ere TALDEAREN irabazia bilatuz. Geure
lana gestioa da, daukaguzan pertsonen gestioa, modelo berezi bat
kontutan hartuz: taldekide guztiek osatzen dabe ATXURRE. Eta honekin
hiru helburu daukaguz:
- Taldekide guztiek jolastu behar dabe
- Kirol mailan, ahalik eta nibelik onena emon behar dogu
- Herri baten errepresentazioa gara, Bakiotarren errepresentazioa.
- Zein izan zen jasandako edo bizitako hutsik handiena?
Mutilen entrenatzaile
egon nintzenean, eta kategoria galdu gendun urtean, ez ginen partidu
batera presenta. 12-13 fitxa eukita ez ginen izan kapaz 5 jokalari
batzeko, eta ez presentatzea erabaki gendun. Hartu beharreko
erabakirik latzena izan zan.- Kirola praktikatzen jarraitzen duzu?
Ez behar beste, baina
bai, praktikatzen jarraitzen dot.
- Zer eramango zenuke irla desertu batera?
Ba ziur asko barkuren bat, noizean behin Bakiora bisitan etorri ahal izateko!!!jejeje



No hay comentarios:
Publicar un comentario